Lege oharr

/ Web gunea Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan dagokion bezala izena emandako Internet domeinu bat da, egin ere, informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeari jarraiki. Webaren jabea IPARBIT, S.L. merkataritza elkartea da, bere egoitza soziala Bilboko Lehendakari Agirre 133.an dauka, D solairuartean, posta kodea 48015, Bizkaian (Espainian). Elkartearen IFK zenbakia B-48520316 da eta Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan izena emana dago, BI-447 liburukian, Elkarteen erregistro orokorrean, 57. Folioan, BI-5659-B Orrian, 1. Inskripzioan.

1.- Web Gune honen erabilera: Baldintza Orokor hauetan, IPARBIT, S.L.k erabiltzailearen eskura jartzen duen / Web guneko zerbitzuaren funtzionamendua arautzen da. Webaren xede nagusia gure zerbitzuen berri ematea da eta baita gu geure berri ematea ere.  Web gune honetaz baliatzeak erabiltzaile izaera egozten dio hala egiten duenari, eta Erabiltzaile honek, bertaratzen den une bakoitzean indarrean egon daitezkeen Web Gunearen Erabilera Baldintza oro erabat onartu beharko ditu, beraz, hemen ezarritako zeinahi baldintzekin ados egoterik ez badu, ez luke Web Gune hau baliatu behar.  

Modu berean, erabiltzaileak bere burua behartzen du / web gunea eta bertan argitaratzen den informazioa ez beretzako erabiltzera legez kontrako helburuekin edo ondorioekin, ez Baldintza Orokor hauen edukien kontrakoekin, hirugarrengoen eskubideak edo interesak urratzen dituztenekin, edota web gune hau nahiz eskaintzen den informazioa kaltetu, ezgaitu, gainzamatu edo hondatu dezakeen ezein modutan, ezta beste erabiltzaileek web gunea lasai erabiltzea zein beronez gozatzea galaraziko lukeen zeinahi modutan ere.

Erabiltzaileak uko egin behar dio informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu eta/edo irudi artxiboak, argazkiak, softwarea eta oro har web gunearen edo zerbitzuen bidez atzigarri zaizkion ezein material eskuratzeari, behinik behin, horretarako bere eskueran jarri direnez bestelako edo orokorrean Interneten eskuarki erabiltzen direnez kanpoko baliabideak erabili behar baditu.

2.- Web gunea moldatzeko eskubidea, Web gunerako sarbidea murrizteko eskubidea eta Webaren operatibitatea bertan behera uzteko eskubidea: IPARBIT, S.L.k beretzako gordetzen du aurrez abisurik eman gabe web gunearen aurkezpena edo konfigurazioa ezein unetan aldatzeko eskubidea, eta halaber, bertan eskainitako informazioa, zerbitzuak, honako Web Gunearen Erabilera Baldintzak, zein aplikagarriak diren bestelako edozein baldintza orokor zein partikular, agindu edo abisu. Aipatu moldaketak erabiltzaileari eskainitako zerbitzuak hobetze aldera egin bide dira eta merkatuaren joerei so. Orobat, IPARBIT, S.L.k beretzat gordetzen du Web Gunearen operatibotasuna zeinahi unetan geldiarazteko, eteteko edo bertan behera uzteko eskubidea, edota bertarako sarbidea murriztekoa, izan hau zatika zein erabat, banako batentzako edo denentzako, aldi baterako edo behin betiko.

3.- Cookierik gabeko nabigazioa: IPARBIT, S.L. Web gunearen zerbitzu-emaileak ez du inoiz eta inola ere cookierik erabiltzen Erabiltzailea Webgunean nabigatzen ari den bitartean.

4.- Web gunerako sarbidea eta beronen erabilera doakoa da: Erabiltzaileari egiten zaion web gunearen zerbitzu eskaintzak doako izaera du eta ez du aurretiaz inolako harpidetzarik edo erregistrorik eskatzen. Nolanahi ere, erregistroa erabiltzaileak bere interesekoa den gai baten inguruko informazio gehiago eskatzen digunean eskatzen zaio, gure liburutegian jasota dauden argitalpenetarako sarbidea eskatzen digunean, Curriculum Vitaea igorri nahi digunean, edo prentsa oharrak nahiz aldizkariak igor diezazkiogun eskatzen digunean, orobat, gurekin harremanetan jartzeko e-mail bat bidaltzen digunean.

5.- Estekak: Baliteke zenbaitetan, webguneak erabiltzailearen eskura loturarako gailu teknikoak jartzea (estekak, bannerrak edo botoiak), direktorioak edo baita bilaketa baliabideak ere erabiltzaileoi hirugarrengoen jabetzako eta/edo kudeaketapeko web guneetara sartze ahalbidetzeko. IPARBIT, S.L.k ez du eskaintzen ezta merkaturatzen ere bere kabuz edo hirugarrengoen bitartez, lotutako guneotan eskaintzen diren zerbitzuak. Zentzu honetan ez ditu lotutako gune horietako produktuk, zerbitzuak, edukiak, informazioa, datuak, artxiboak eta beste ezein material kontrolatzen, jagoten edo onesten.

Ondorioz bada, IPARBIT, S.L.k web gune honetaz kanpo eta / guneak kudeatzen ez duen nonahi aurki daitekeen ezein informaziorekiko erantzukizun orori uko egiten dio.

Estekarik ezarri edo Webguneari buruzko zein hari atxikitako zeinahi jarduera burutu nahi duen Erabiltzaile orok, aurrez IPARBIT, S.L.ren baimena jaso behar du. Beste ezelako erabilera, hirugarrengori egindako lagapen, Edukien jakinarazpen edo jendarteratze, izan hauek zatikako edo oso, publiko edo pribatu galarazita dago; IPARBIT, S.L.k beretzat gordetzen du dagokion akzio zibil edo zigor arlokoak gauzatzea, honako klausula bete dadin exijitze aldera eta kalte-galerak erreklamatzeko.

6.- Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak: Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du Webgunean sartutako Edukien eta/edo zeinahi beste elementuen (inolako murriztapenik gabe markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, soinuak, datu baseak, softwareak, fluxu diagramak, aurkezpenak, “look-and-feela”, audioa eta bideoa barne) jabetza eskubide industriala eta intelektuala IPARBIT, S.L.rena dela eta/edo hirugarrengoena. Inola ere ez du Web Gunerako sarrera eskaintzeak aipatutako eskubideen gaineko ezein motako uko egite, transmisio, baimen edo zatikako zein osoko lagapenik egiten denik esan nahi, non eta kontrakorik espresuki zehazten ez den.

7.- Bermeen eta erantzukizunaren egozpena:

7.1.- Web orriaren funtzionamenduari buruzkoa: IPARBIT, S.L.k ez du Web Gunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena bermatzen eta inola ere ez da ondokoetatik erator daitezkeen zeinahi kalte eta galeraren erantzule egingo:

IPARBIT, S.L.k ez du bere Web Gunean kanpoko hirugarrengoek sartutako birusik edo bestelako elementurik ez agertzea bermatzen eta orobat ezin du bermatu elementuok Erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan, nahiz beraien sistematan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan kalterik eragiterik. Gainera ez da birusen edo beste elementuak izateagatik, erator daitezkeen zeinahi izaerako zeinahi kalte eta galeren erantzule egiten, nahiz eta hauek Erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan, dokumentu elektronikoetan nahiz fitxategietan  eragozpenik eragin dezaketen. IPARBIT, S.L.k Web Gunea eta Edukiak hirugarrengoen eraso informatikoetatik babesteko hainbat babes neurri hartzen ditu. Haatik, IPARBIT, S.L.k ez du bermatzen, baimenik jaso ez duten hirugarrenek Erabiltzaileak egiten duen Web Gunearen erabilera modurako sarbiderik ez izatea, edota delako erabilera burutzen den baldintza, ezaugarri eta egoeratara. Ondorioz, IPARBIT, S.L. ez da inola ere, aipatu baimendu gabeko sarrera horretatik erator daitezkeen kalte eta galeren erantzule izango.

7.2- Web Gunearen erabileragatik. IPARBIT, S.L.k ez du inola ere bere buru erantzule egingo Erabiltzaileek eta/edo hirugarrengoek Web Guneaz egin dezaketen erabileraz, ezta erabilera horretatik erator daitezkeen kate eta galerena ere.

7.3- Edukiengatik: Edukiak IPARBIT, S.L.ren jabetzakoa dira eta berak bakarrik, berak utzita jartzen dira eskuragarri, fede onez eta kalitate profesionaleko estandarrik onenekin. Hau hala izanik ere, IPARBIT, S.L.k / webguneko edukien egiazkotasun, zorroztasun, zehaztasun eta/edo egunekotasun faltagatik eragin daitezkeen zeinahi izaerako kalte eta galerekiko erantzukizuna baztertzen du.

8.- Deuseztasun partziala: Honako baldintza orokorretariko zeinahi usteltzat, baliogabetzat edo ez-eraginkortzat aitortzeak ez dio eragingo gainerakoen baliozkotasun edo eraginkortasunari, zeinak aldeentzako lotesle izaten jarraituko duten. Une jakin batean, aldeetariko zeinahik hemen hizpatutako ezein baldintza betetzeari uko egiteak, ez du berekin ekarriko beste ezein baldintza edo baldintzen betekizunari izaera orokorrez uko egitea eta zentzu honetan, ez du beste aldearentzako eskuratutako eskubiderik sortuko.

9.- Lege ezargarria eta eskumen eremua: Web Gunearen zerbitzu eskaintza eta hemen aurkezten diren Web Gunearen Erabilera Baldintzak Espainiako legediari jarraitzen zakizkio. Honako Baldintzen egikaritzean, interpretazioan edo betetzean edota erabiltzailea eta IPARBIT, S.L.ren arteko erlazioetan ezein desadostasun izanez gero, alde biak legokiekeen beste ezein eskumen-barrutiri espresuki uko eginez, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboen meneko aitortzen dira.

10.- Erabiltzaileek libreki eta beraien borondatez ematen dituzten izaera pertsonaleko datuen probatutasuna zein isilekotasuna babesteko politika:

Bere borondatez eskaintzen dizkigun izaera pertsonaleko datuak gure fitxategi automatizatuan sartuko dira, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoarekin bat eginez. Aipatu fitxategiari Datuen Babeserako Erregistro Orokorrak esleitutako datuak, honakoak dira:

Izaera pertsonaleko datuak biltzeak eta berauen tratamenduak xede bakar eta esklusiboa du, alegia, gure liburutegian dauden argitalpenetarako sarbidea eskaini ahal izatea, zure interesekoa izan daitekeen gai jakin bati buruzko informazio gehiago jasotzeko zure eskaerari erantzuna ematea, eskatu bide dituzun prentsa oharrak edo aldizkariak igortzea, gure langile taldean edo hurrengo ahapaldian zerrendatzen diren zeinahi enpresatakoan sartzeko beraien curriculuma igortzen diguten izangaien artean hauta zaitzagun, edo hala gertatuz gero, guri zuzenduta bidali diguzun e-mailari erantzuteko.

Informazio hau hartu ahal izango duten bakarrak IPARBIT, S.L. antolatuta dagoen sailak izango dira, beti ere, aurrez zerrendatutako helburu edo xede ezberdinak modu eraginkorrean betetzeko asmoz eta uneoro bermatuz zure datuen isilekotasunik erabatekoenarekin batera, zuk eskatu gabeko publizitaterik igorriko ez zaizula.

Jarraian zehaztutako atalen eremu guztiak betetzea ezinbestekoa eta derrigorrezkoa da, non eta izaera pertsonaleko zure datuen igorpena egikaritzerik nahi bada.

HARREMANETARAKO DATU-ORRIA: Izena, Abizenak, Enpresa, Telefonoa, E-maila.

Gure fitxategian daudekeen izaera pertsonaleko bere datuak atzitzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo haien aurka jartzeko eskubideak gauzatzea bermatzen zaio erabiltzaileari. Horretarako, zure eskaera info@iparbit.es helbide elektronikora bidaliko duzu edo hala nahi izanez gero, posta helbide honetara: Lehendakari Agirre 133, 48015 Posta Kodea, Bilbo (Bizkaia).

Legearen arabera dagokion datuen babeserako segurtasun mailari jarraiki, / Webak behar dituen neurriak hartu ditu izaera tekniko zein antolakuntzakoak. Honekin bere fitxategi automatizatua osatzen duten izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren segurtasuna bermatu nahi du. Haatik, erabiltzaileak jakitun behar du izan, gaur egunean Interneten diren segurtasun neurriak ez direla erabat gaindiezinak eta gauzak horrela, ez gaude balizko legez kontrako edo behar ez bezalako esku-sartzeetatik salbu. Azkenok ez dira IPARBIT, S.L.ren erantzukizuneko izango, izan ere, enpresa hau legeak ezartzen duenari jarraiki, datuak babesteko behar den arretaz aritu baita.

/ Webak bere esku dagoen guztia egingo du zure datuak uneoro eguneratuta egon daitezen. Alabaina, datuen kalitateari buruzko erantzukizuna haren jabeari dagokio, eta hori aintzat hartuta, datuen aldaketaren bat izango balitz, webaren erabiltzaileak Fitxategiaren Arduradunari jakinarazi beharko dio, honek bere aldetik, aldaketen berri emateko betebeharra errespetatuko ez balitz, bere gain legokeen erantzukizun oro baztertuko lukeelarik.