GIZA TALDEA

IBILBIDE ETA ESKARMENTU ZABALA

IparBiten lanean ari garenon giza taldea kalifikazio handiko profesionalez eta ibilbide esanguratsua dutenez osatuta dago.

Guztiek erakutsi dute euren eskarmentua, beraien ibilbide profesionalean aurkeztu zaizkien arazoei erantzuna eraginkortasunez emanez.

Langile talde honetako banakoen kualifikazioei begira jarriz gero, hauek Informatikako Ingeniari eta Lizentziatuetatik hasi eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetakoetara arte aurkituko ditugu, nola Aplikazioen Garapenekoak hala Sistemen Administraziokoak, tartean Enpresa Zientzietako Diplomatuak ahaztu gabe.image equipo

Lantaldea gaztea eta dinamikoa izateaz gain motibazio handikoa da, faktore hauek lanerako ingurune egokia errazten dute eta gure bezeroentzako burutzen dugun lanean ere sumatzen da.

Prestakuntza iraunkorra, ezagutza teknikoak findu zein doitzeko eta lantalde horretako gehienen egoera pertsonalak hobetzeko enpresak bere esku daukan tresna garrantzitsuenetariko bat da.
Enpresa osatzen duen lan taldearen beste egitekoetariko bat, egunez egun sor litezkeen arazo teknikoei irtenbidea bilatzea ere bada, izan hauek norberarenak nahiz lankideenak.

Aipatu etengabeko hazkundeak konpainia barruan giro malgu eta irekia sortzea ahalbidetu du, gizabanako bakoitzari bere ekimenak garatzeko askatasuna eskainiz. IparBit nola lan esparruan hala pertsona gisa hazteko konpainia duzu.