HISTORIA

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINA

IparBitek 1992an ekin zion bere ibilbideari, egin ere, Deustuko Unibertsitateko Informatika Fakultatean aritu ziren ikasle talde baten kezka eta ardurari esker eta eskuratu zituzten ezagutzak praktikan jartzeko xedez.

Garai hartan, ekonomiak azkenaldian ezagutu duen krisialdirik handienetariko bat bizi zuen eta aipatu pertsonen laguntzari eta lehendabiziko bezeroei esker egitasmoa itxura hartuz joan zen.image historia

Hasiera batean, enpresak bere jarduerak izaera orokorreko zerbitzu informatikoak eskaintzen zizkien zeinahi motako enpresetara bideratu zuen. Denborak aurrera egin ahala eta Informazioaren Teknologien merkatuaz genuen ezagutza egokiagoa delarik, enpresa espezializatu, seriotu, gaitu eta prestakuntza handiko langilez osatutakoa bilakatu gara, alegia,  soluzioen ezarpenean espezializatutako goi mailako tituludun eta ingeniariek osatutako enpresa.

Bilakaera honen ondorioz, IparBitek etengabeko hazkundea ezagutu du, zeina langile taldea zabaltzean eta negozioaren zifretan nabarmen gauzatu den.

Azken urteotan hazkunde politika honek bultzada berri bat izan du, estrategia berrien abian jartzea dela bide.
Merkatua igarotzen ari den ekonomia abagunearekiko koherente izanik, gaur egun IparBiten estrategia erdietsitako hazkundea finkatzeaz arduratzen da batez ere, eta orobat etorkizunak aurkeztuko dizkion erronka berriei aurre egiteko konpainia prestatzeaz.