AHOLKULARITZA AURRERATUA

IPARBITek jarduera eremu berriak garatzearen aldeko apustua egiten duen eskaintza berri bat ezarri du, modu honetara, konpainian dagoeneko badiren eta izan diren negozio ildoen osagarri izan daitezen.
Gure xedea, bezeroei teknologiaren eta informazio sistemen esparruan behar duten erantzun orobiltzailea eskaintzea da.

NEURRIRA EGINDAKO OUTSOURCINGA

IPARBITek zerbitzu ematea eskaintzeaz gain, kanpokoen esku uzteko prozesuen garapena ere eskaintzen du. Eskaintza hau eginez, IPARBITek bezeroaren informazio teknologietako zerbitzu eta azpiegituren aldaketa, kudeaketa eta ustiaketa bere gain hartzen du.

DBLO AHOLKULARITZA

IPARBIT INTERMEGA SAREKO kide da, hain zuzen ere, sare honen bitartez eskaintzen ditugu Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren (aurrerantzean DBLO) ezarpenetik eratortzen diren betebeharrak betetzeko produktu eta zerbitzuak.

INTERMEGA enpresa aholkularitza ingurunera bideratutako produktu eta zerbitzuen garapenean 25 urtetik gorako eskarmentua duen teknologia alorreko enpresa bat da.

INTERMEGAko segurtasun informatikorako atalak, informatikan zein esparru juridikoan prestakuntza maila handiko teknikariz osatutako lantaldea du eta halaber, teknologia berriei dagokien legedian espezializatutako Bartzelonako abokatu bulego entzutetsu batekin lankidetza hitzarmen bat gauzatua du.

Hitzarmen edo itun honi esker IPARBITek bere bezeroen eskura jartzen ditu DBLO Aholkularitza zerbitzuak eta modu honetan, indarrean dagoen legediarekin bat egin dezaten laguntzen die. [Informazio gehiagorako].

ATXIKITAKO DOKUMENTAZIOA

  • Datu pertsonalen babesaren inguruko mintegia.
  • Balizko agertokiak eta irtenbideak
  • LSSI: Ley 34/2002, de 11 de Julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y de Comercio Electrónico
  • LOPD BERRIAK

  • Nº.1. FEBRERO 2006
  • Nº.2. FEBRERO 2007
  • LOTURA INTERESGARRIAK

  • Agencia de Protección de Datos
  • Segurtasun proiektu bat osatzeko funtsezko puntuak