GESTRA ZERBITZUA

Urte askotan garapen lanetan jardun ondoren, IPARBITek epe laburrean merkaturatu asmo du zerbitzu berri bat, hain zuzen ere, GESTRA® - LANEN KUDEAKETA. Baliabide honek zerbitzu enpresei burutzen dituzten LANEN KONTROLA eta beste hainbat gauza gehiago egitea ahalbidetuko die.

Orain gutxi arte, ekoizpenaren kontrola industria enpresek bakarrik egiten zuten lana zen. Gaur egun aldiz, ekoizpenaren kontrol hau gero eta gehiago hedatzen ari da eta beharrezko suertatzen zaie zerbitzu enpresei ere, lehiakortasun galeratan erortzerik nahi ez badute eta enpresaren zein bertan gauzatzen dituzten lanen kudeaketa egokirako behar den informazio guztia eskura eduki nahi izanez gero.

Gestra Logo

GESTRA® baliabideak zure enpresan garatzen diren lanen kontrol zabala egiten laguntzen dizu, langileek ataza bakoitzari eskaintzen dizkioten orduak eta honekin batera atazoi atxikitako gastuak ere kudeatzea ahalbidetuz, eta orobat, zuzendaritzako kide zein profesionalei erabakiak hartzeko eginkizuna erraztuz.

Orain arte kontrol hau eramateko eta aipatu informazioa eskura izateko aukera eskaintzen ziguten baliabideak enpresa handietan soilik erabiltzen ziren. Gainera, enpresa hauentzako neurrira eginak izaten ziren askotan. ETEen errealitatea ordea, arras ezberdina da eta hori kontuan izanik GESTRA®-k  lanabes erraz, erabilgarri eta eraginkorra izan nahi du, enpresa hauen beharretara egokitzeko erabateko ahalmena duena.  

Hara zein diren GESTRA® osatzen duten modulu aplikazioak:

Gestra Etiqueta Cds

Produktu honetaz gehiago jakin nahi izanez gero eta baliabide berri honen merkaturatzeaz informazio zehatza izateko, bisita ezazu prestatu dugun web orria. .

GESTRAREN WEBGUNEA